Prentsa oharra

Maiatzaren 25a, Afrikako Munduko Eguna

Afrikaren Nazioarteko Egunean, Afrikaren Aldeko Taldea osatzen duten erakundeek eta jatorri afrikarreko hainbat elkartek kontinentea hurbilduko diete euskal herritarrei.

Kultura- eta hezkuntza-jarduerak egingo dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta doako topaketa digitalak, besteak beste.

Maiatzaren 25ean, Afrikaren Mundu Egunean, kultura-, hezkuntza- eta mobilizazio-jarduerak egingo dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Afrikaren Aldeko Taldea osatzen duten GKEek eta jatorri afrikarreko hainbat elkartek sustatuta.

Gasteizen, jatorri afrikarreko migratzaileen elkarteek, maiatzaren 18tik 25era bitartean, hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola Judimendi Gizarte Etxean arte-erakusketa bat edo Montehermoso Zentroan zinema afrikarra, besteak beste.

Bilbon, Anesvad Fundazioak, Saharaz hegoaldeko Afrikan Osasun Eskubidearen alde lan egiten duen erakundeak, San Mames argituko du berriz ere, 2019an egin zuen bezala, “Osasuna gelditzen bada, dena gelditzen da” alegatoarekin. Eta, gainera, hilaren 25, 26 eta 27an, Anesvad Sarien VI. edizioaren barruan, doako topaketa digitalak antolatu ditu Osasun globalari buruz hausnartzeko, Elsa Punset filosofoaren eta Rafa Bengoa osasun publikoan adituaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Halaber, Bizkaiko jatorri afrikarreko migratzaileen elkarteek hainbat jarduera egingo dituzte maiatzaren 25ean, 28an eta 29an, hala nola hitzaldiak, tailerrak, artisau-merkatua, zinema eta ipuin kontalariak, besteak beste. La Terminal gunean izango da, Bilboko Zorrotzaurren, Afrika Eguna 2021 harrotasuna lelopean.

Gipuzkoan, TAU Fundazioak, Gipuzkoa ezinbesteko Afrika partzuergoko kide den aldetik (Proclade eta ACPPrekin batera), “Arantzazu Afrikaren topaleku 2021” jardunaldiak antolatzen parte hartuko du aurten ere. Jardunaldi horiek Arantzazuko Gandiaga topagunean (Oñati) izango dira, aurrez aurre eta doan, ekainaren 5ean. Arantzazuko Adiskideak sare sozialak ere hartuko du parte. Bertaratzen direnek solasaldian, zine forumean eta AFROTOPIA argazki erakusketan parte hartu ahal izango dute.