Prentsa oharra

Donostiako Udalak ostiral honetan, maiatzaren 21ean, irekiko du hiriko merkataritza establezimenduek online plataformarako doako harpidetza egiteko epea. Plataforma horren bidez, % 40ko deskontua eskaintzen duten erosketa-bonuak salduko dira. Izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Sustapen Ekonomikoko udal-sailak, Donostiako Sustapenaren bitartez, PREK 2021 jarri du martxan, hainbat neurri jasotzen dituen Suspertze Ekonomikoko Plana. Neurri horien artean, hain zuzen, hiriko merkataritza-establezimenduei (merkataritza, ostalaritza, zerbitzu pertsonalak, etab.) zuzendutako erosketa-bonuen kanpaina berria jarriko da martxan.

Donostiako Sustapenak milioi bat euroko jarriko ditu 125.000 bonu saltzeko, eta, horren bidez, 2,5 milioi euroko diru-sarrerak lortuko ditu sektoreak. Plataforman doan izena eman ahal izateko, interesa duten enpresek Donostiako Sustapenaren webgunera jo behar dute: https://ayudas.fomentosansebastian.eus Horrez gain, informazioa jasotzeko, Donostiako Sustapenaren leihatila bakarrera jo dezakete, honako bitarteko hauen bidez:

  • Telefonoa: 943 482800
  • H. el.: fomentoss@donostia.eus
  • Txata (http://ayudas.fomentosansebastian.eus webean)
    Establezimendu bakoitzak 250 bonu saldu ahal izango ditu, gehienez. Bonu bakoitzak 20 euroko balioa izango du, eta Donostiako Sustapenak % 40ko hobaria eskainiko dio bezeroari; beraz, 12 euro bakarrik ordaindu beharko ditu. Kontsumoa sustatzea da helburua. Donostiako Sustapenak plataformaren bidez saldutako bonuen zenbateko osoa ordainduko dio establezimenduari (bezeroak ordaindutako zatia eta Donostiako Sustapenak jarritako % 40ko hobaria). Kontsumitzaileek 2021eko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dituzte bonuak.

Bi neurri horien onuradun izan nahi duten merkataritza-enpresek Donostiako Sustapenaren webgunean dagoen zerrendako epigraferen batean agertu behar dute