Prentsa oharra

Hamaikagarren aldiz. Goiko belardian, Cristina Iglesias eskultorea eta bere lagun Eneko Goia Donostiako alkatea iritsi baino lehen, Donostian bizi eta hazten ziren itsas hegaztien lurrean barreiatutako habien arrautzak ez zapaltzeko, saltoka ibili behar zen eremuan. Paradisuari SANTA KLARA UHARTEA deitzen zaion horretan, bakarrik udan joan daitekeelako, eta 185.000 herritar donostiarrek Natura errespetatzen dutelako eta bakean uzten dutelako. Errespetu kolektibo hori dela eta, Santa Klara PARADIZU izatera iritsi da. Donostiako paradisua.

Uhartea eta Urgullen arteko ezberdintasuna da: itsas hegaztien kolonia habiagilea; Urgull urteko egun guztietan bisitatze dugulako eta uhartea ordea, ez. Maiatzean, eklosioak gertatzen direnean eta loreak eguzkitara zabaltzen direnean. Noiz eta jende gehiena Natura eta Naturakide izateaz pozten eta asebetetzen denean. Hor, biodibertsitatearen zelaian, San Joan gaua balitz bezala neurri handiko sua piztu dute.

Hondakinez, gomaz, plastikoz eta zaborrez osatutako tramankulua osatu dute, gasolinaz busti eta su eman diote. Dena Cristina Iglesiasen obra-proiektua gauzatzearen ondoriozko hondakinekin. Itsas hegaztien kolonia izutu, uxatu eta asaldatu egin da. Hainbat errunalditan arrautzak hotzak eta enbrioi hilak, txitak ihes egin ezinik eta ke beltza arnasteagatik itota, alarma-hotsak han-hemenka, gurasoen izua beren kumeen ondora itzultzeko. Eta burla minbera ugari. Urtarrilean, udal gobernuak langileek eskuak berotzeko sua zela adierazi zuen, eta orain «uztondoak eta egurra» delakoan, ke beltzarena? Non dago Marisol Garmendia Ekologia zinegotzia? Non Jon Insausti Kultura zinegotzia, itsasargi bat apurtzera kultura deitzen diona? Non daude boluntarioen salaketen eta proposamenen diru-laguntza publikoetatik bizitzen diharduten «jakintsuak»? Eta alkate jauna? Ingurumenaren aldetik justifikaezina den proiektu bat
normalizatzen saiatzen ari dira.

Donostiarrok ergeltzat hartu gaituzte. Cristina Iglesiasek hiriari egindako oparia zela esan zuten, baina eskulturaren proiektuagatik diru-kutxa publikotik 4 milioi euro baino gehiago gastatu dituzte, krisi sanitarioaren zehar; establezimendu txiki asko hondoratu eta gehiegizko tasek eta zergek jota itxi behar izan dutenean. Itsasargia hautsi digute eta turismo-industriaren mesedetan bertako leku enblematikoaz jabetu dira. Beren proiektua hiritik hobeto ikus dadin zuhaitzak bota dituzte. Eraikinaren fatxadan gaueko foku indartsuak jarri dituzte, han bizi den basa-faunaren ziklo biologikoen kaltetan eta faktura publiko eta kolektibo baten kontura, Iglesias andrearen negozio pribatuaren mesedetan. Ez dute eskultura Pasealeku Berrian jarri nahi izan, ingurumenean eraginik ez zegoenean. Itsasargiaren eraikineko oinarritik hegaztiak atseden hartzen eta kumatzen duten zelaira lur-tonak eraman dituzte. Bertan makina aldiz hondakinak erre dituzte, Hiri Hondakinak Biltzeko Udal Ordenantza urratuz, lur publiko edo pribatuetan hondakinak erretzea arau-hauste larritzatjotzen duena. Ez diote erreketarako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuari (suhiltzaileak) baimenik eskatu, eta, ondorioz, abisua eman nahi zuten herritar asaldatuen larrialdiko telefono-lineak okupatu dituzte, larrialdiko beste dei batzuen konexioa oztopatuz.

Turismo industria pribatuaren bultzatzaileek, gure diru publikoaren 4 milioi euro baino gehiagorekin, eskulturara egingo diren bisitak uda sasoitik haratago luzatuko dituztela dagoeneko iragarri dute eta urrirako prezioa jarri dute: 30 euro pertsona bakoitzeko. 125 pertsona pandemiak irauten duen bitartean. Pandemia ostean (edo txertatuta) 250 pertsona eguneko. Bere asmoa bisitak urte osora zabaltzea da, itsas hegaztien koloniaren desagerpenaren truke. Hau da, hilero 7500 pertsonak negozio pribatu honetara lotuta uhartea bisitatzea nahi dute; hots, 90.000 pertsonak eta 270.000 euro urteko inguru biltzea. Abisua luzatu genizuen: Gaztelugatxen bezalako masifikazioa eta gure Natura-Ondarearen narriadura larria.