Oharra

Osasun Ikasgela. Donostiako Aquariuma

Maiatzak 27, osteguna, 18:00etan

Obesitateak ez diezazula bizitza zapuztu

  • Obesitatea ez da borondatearen arazo bat, alterazio metaboliko baten ondorio den gaixotasun bat baizik, eta kasu bakoitzerako balorazio bat eskatzen du, Policlínica Gipuzkoako Obesitate Unitate Integraleko espezialistek azalduko duten bezala.
  • Kirurgia bariatrikoaren bidez operatutako bi pertsonaren testigantza aurkeztuko da, haien historia partekatuz.
  • Lekua erreserbatzeko, 943 00 27 59 telefonora deitu (9:00etatik 13:30etara) edo gpk@quironsalud.es helbidera mezu elektroniko bat bidali behar da, izen-abizenak, NAN agiria eta telefono-zenbaki bat adierazita.
  • Saioa online ikusteko aukera ere badago, Policlínica Gipuzkoaren YouTubeko kanalean edo diariovasco.com webgunean

Bideoa: https://youtu.be/hO7tssDMHxc

“Obesitatea gaixotasun endokrinologikoa da, gizarteak gaizki tratatu duena –azaldu digu Eva Blázquez endokrinoak– eta honek erruduntasun-sentsazioa sortzen du pazienteengan; beti pentsatu izan baita funtsean obesitatea borondate-arazo bat zela, eta obesitatea ez da borondate-arazo bat, obesitatea gaixotasun bat da, alterazio metaboliko bat, eta eskatzen duena balorazio on bat eta une bakoitzean paziente bakoitzari egokitzen zaion soluziorik onena planteatzea da, faktore anitzeko gaixotasun bat baita, non kausa askok eragiten duten”.

Hori dela eta, Policlínica Gipuzkoako Obesitate Unitate Integraleko hainbat adituk solasaldia eskainiko dute ostegun honetan, maiatzaren 27an, Donostiako Aquariumean, 18:00etan, “Que la obesidad no te amargue la vida/Obesitateak ez diezazula bizitza zapuztu” izenburupean. Hizlari izango dira Eva Blázquez endokrinologoa, Eider Sánchez nutrizionista, Itziar Moreno psikologoa, Juan Arenas digestio-aparatuan aditua eta Jose Luis Elosegui eta Javier Murgoitio zirujau orokorrak.

Obesitateari buruzko Osasun Ikasgela honetan, gainera, Policlínica Gipuzkoan kirurgia bariatrikoaren bidez obesitateagatik operatutako bi pazienteren testigantzak aurkeztuko dira, eta ikasgelan parte hartzen dutenekin partekatuko dute haien historia.

Osasun Ikasgela online jarraitu ahal izango da Policlínica Gipuzkoaren youtube kanalaren bidez, eta txat digitalaren bidez galderak egin ahal izango zaizkie hizlariei. Era berean, bertara joan daiteke 943 00 27 59 telefonora deituz eta norberaren datuak emanez lekua erreserbatu ahal izateko, Covid-19aren pandemiaren segurtasun neurriak errespetatuz.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan biztanleriaren % 14 obesoa da, estatu osoan obesitate-tasa txikiena duen autonomia-erkidegoetako izanez.. Obesitatearen prebalentzia % 11,5ekoa da gizonetan eta % 16,5ekoa emakumeetan, EINUT-I ikerketaren arabera.