Elkarrretaratzea

Duela gutxi, hiru familiek alaba adingabeen aurkako sexu-abusuak salatu zituzten. Bi neska Altzakoak dira.

Gutxi tardatu du patriarkatuak bere makinaria martxan jartzen. Eta segituan ikusi ditugu nesken hitza ezbaian jarri eta salatuaren irudi ona garbitu nahi izan dituzten albisteak.

Entzun ditugu “ezinezkoa da”, “berak halakorik ez luke egingo”, “gezurra da” bezalako txutxumutxuak Altzako denda eta tabernetan. Gutxi tardatu dugu, beste behin ere, biktimak berbiktimizatzen eta errua leporatzen. Berriz ere matxismoa indartsu agertzen da.

Larunbatean 12:00etan Larratxoko plazan deitutako elkarretaratzearekin mezu argi bat zabaldu nahi dugu Altzako feministok: guk sinisten dizuegu, eta zuekin gaude.

Eraso sexistarik ez dugu onartuko. Ez Altzan, ez inon!

Elkarte eta talde hauek bat egin dugu deialdiarekin. Eta gure babesa eta laguntza eskaini nahi diegu neska erasotuei eta haien senide eta hurbilekoei:

Talde feministak eta emakumeen elkarteak

  • Altzako Kulero Moreak
  • Plazandreok
  • Garaipen
  • Donostiako Bilgune Feminista
  • RadFem Donostia
  • Donostiako Emakumeen Etxea
  • Txitxibitxiak Antiguoko Feministak
  • Emakumeen Mugimendu Demokratikoa
  • Groseko Asanblada Feminista
  • Intziri Donostiako neska* gazte taldea
  • Intxaurrondo Berri Emakumeen Elkartea
  • Intxaurrondoko Gazte Feministak
  • Asade Elkartea
  • LAGAEL Emakumeen Elkartea

Bestelako elkarteak:

  • Showtime Dantza Elkartea
  • Altzania Kultur Elkartea
  • Herrera K.E.
  • Herrerako Jai Batzordea
  • Intxaurdi Auzo Elkartea
  • Emanhar Elkartea
  • Herripe Auzo Elkartea
  • Osteguna Auzo Elkartea
  • Elkartasuna Altzako Auzo Elkartea
  • Sporting de Herrera
  • Jolastokieta Centro Cultural
  • Izbe Auzo Elkartea
  • Oleta Auzo Elkartea
  • Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Sindikatuak:

  • Steilas
  • LAB
  • ELA
  • Asade

Gora emakumeon borroka! Gora borroka feminista!