Oharra

Kresala Zinekluba

Kenji Mizoguchi eta Wong Kar Waien atzerabegirako arrakastatsuen ondoren, Asiatik Frantziara goaz. Datozen hilabeteetan zehar Robert Bressonen 13 luzemetraietatik 9 eskeiniko dizkizuegu 2021eko urria eta 2022ko ekaina bitartean, zinemagile bikain onen filmografian murgiltzeko; Susan Sontagen hitzetan “estilo espiritualaren maisu” dena edo Paul Schraderrek dioen bezela, “estilo transzendentalaren ordezkari nagusia”.

Urrian, asto baten abenturak eta zorigaitzak kontatzen dituen Au hasard, Balthazar filmarekin hasiko gara, edo Jean-Luc Godardek definitu zuen bezala, “mundua ordu t’erdian” duen filma. Azaroan, Mouchette maitagarria ezagutuko dugu, zuzendariaren humanitate itzelaren lagin bat. Urtea amaitzeko, abenduan, Georges Bernanosen elaberrian oinarritutako Journal d’un curé de campagne izango dugu, apaiz baten fede krisia deskribatzen duen filmea, Veneziako 1951ko zinemaldian saritua izan zena.

2022 hasieran frantziaren historiako film garrantzitsuenen artean dauden bi. Urtarrilan Un condamné à mort s’est échappé, Cannesen zuzendari onenaren saria jaso zuena; otsailan, Pickpocket maisulana.

Martxoan eta apirilean iraganera bidaiatuko dugu. Lehendabizi Procès de Jeanne D’Arc, filmearekin, epaiketako akta originaletan oinarrituta dagoena. Ondoren, Arturo erregearen mahai borobileko zaldunen abenturekin, Lancelot du Lac pelikulan. Biak bressonen estilo bereziaren lagin argiak.

Eta atzera begirakoa bukatzeko, bere azken bi lanak. Maiatzan Le diable, probablement filman Charles ezagutuko dugu, joera autosuntsitzailea duen gazte bat. Azkenik, historiako zinemagile onetakoa denaren azken obra, L’Argent.

Europar zinemagile pertsonal eta garrantzitsuenetarikoa denaren lana ezagutzeko edo berrezagutzeko aukera ezin hobea.

Saio bakoitzako datak hilabetez hilabete iragartzen joango gara, beraz gure webgunea (kresalazinekluba.com) bisitatzea eta gure newsletterrera harpidetzea gomendatzen dizuegu.