Prentsa oharra

● Elkarrekin Donostiak uste du Udal Gobernua Uliako hobi komunaren berreskurapena atzeratzen ari dela, hori baita
hobitik atera gabe geratzen den bakarra, eta interes falta horrek, Memoria Historikoaren arloan hartu berri diren
beste erabaki batzuekin batera, zalantzan jartzen duela bere benetako konpromisoa justiziarantz urratsak emateko,
biktimei ordaina emateko eta berriz ez gertatzeko bermeak emateko orduan.


Haizea Garayk, Elkarrekin Donostia udal taldeko zinegotziak (Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek osatua), Uliako hobia berreskuratzea proposatu du gaurko osoko bilkuran. Hobi horrek, Aranzadik 2003an egindako aurretiazko txosten baten arabera, hainbat testigantzari esker, besteak beste Mariaren Bihotza
apaizarena, leku ezaguna du.

Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko hobiak bilatzeko eta aurkitzeko 2015-2020 aldirako Euskal Planean esku hartzea aurreikusita zegoen, batez ere esku hartzeko lehentasun ertainekoarekin. Hala ere, Gogora Memoriaren Institutuaren bidez urteetan zehar egindako esku-hartzeen zerrendan, Uliako hobia lurpetik ateratzea ez da bideragarritzat jo, aurretik leku horretan inolako prospekziorik egin gabe. “Esku-hartzerik egin gabe ez dakigu zein argudioren arabera uste den hobitik ateratzea ez dela bideragarria, batez ere, non dagoen zehatz jakiten denean. Hiriko hobi guztiak hobitik atera dituzte, Ulia izan ezik”, adierazi du Garayk.