Prentsa oharra

Gaur, Donostiako Udalak Erakunde Adierazpen bat onartu du, Iñaki García Calvo jaunak (eta haren lagunek) joan den larunbatean Gasteizen jasan zuen erasoaren aurrean.

Eusko Alkartasuna alderdiak beti defendatu izan ditu giza eskubideak, arlo honetan gertatu den urraketa oro salatuz eta gure herrian beharrezkoa den bizikidetza demokratikoaren alde lan eginez.

Gasteizen izandako zoritxarreko gertakariek kondena eta gaitzespen irmoa merezi dute, bai eta erasoa jasan duten pertsonekiko elkartasuna adierazi ere.

Hori dela eta, Eusko Alkartasunaren Donostiako Batzorde Eragileak honako hau adierazi nahi du:

1- Donostiako Udalak gaur onartutako Erakunde Adierazpenarekin bat egiten dugu, joan den larunbatean Gasteizen gertatutakoak gaitzesten eta arbuiatzen baititugu. Era berean, gure elkartasunik zintzoena helarazten diegu erasoetuei, Gasteizko EAko kideek egin zuten bezala.

2- Gure atsekabea adierazi nahi dugu gaur Donostiako Udalak aho batez erabakirik hartu ez izanagatik.