Prentsa oharra

Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak:
• Belaunaldien arteko loturak sortzea emakumeen artean

• Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak. • Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea.

• Elkarguneak sortzea auzoko bizilagunen arteko loturak sortzeko jarduera ludiko eta artistiko baten bidez.

• Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea.

Ehundutako zati guztiak Astigarragako Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra erakundeak 8 urtetan zehar sortu duten 7kmko begizta kolektiboari gehituko zaizkio.

Mugimendu hau Pasaian jaio zen, bi lagunen arteko bertako ekimen baten modura: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballero. Ideia honek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean. Honen ondoren, emakume eta ehuntzen duten persona talde ezberdinak mugiarazten hasi ziren eta egun gutxi batzuen ondoren, 30 erakunde baino gehiago (publiko, pribatu, 3. Sektorekoak eta hiritargo antolatua) gehitu zaizkio ekimen honi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba14 puntu sortu direlarik.

Indarkeria SexistarenKontrako Matazak-etik emakume sare sendoa lortu nahi dute egunero. Isabel-ek dioenez: “Gure artean elkar komunikatzea hasiera bat dela jakin badakigu. Isolamendua eta isiltasuna haustea dira lehen pausoak. Leku xume batetik abiatuz egiten dugu, esku eta artisautzarekin konektatuz. Ehunketa ez da hari eta artileak ehuntzea soilik. Ehunketa esanahi zabaleko hitza da.

Gure herri eta auzoko emakumeen arteko elkartasuna, laguntza, baliabideak, proiektuak, ikasketak, harremanak ehundu.”

Loturak ehuntzearen ekintza honetan Adinkide GKE-k 4 urte daramatza Gipuzkoan, auzoetako bakardadea ekiditeko adin guztietako pertsonen arteko topaketak sortuz.

Bestalde, Lalocadelacasa-ko Oihanak, bere proiektuaren bidez eskuz egindako osagarriak, eta ikuspegi terapeutiko eta upcycling- etik abiatuz, kakorratz-lan ikastaroak eskeintzen ditu: “Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu”

Ø CUÁNDO – NOIZ:
o sábado 12 de junio de 11h a 13h

o ekainaren 12an, larunbata, 11tik 13ra

Ø DÓNDE – NON:

PASAI SAN PEDRO – Frontoian
ASTIGARRAGA – Emakumeon Plaza
ERRENTERIA – Blazmo Wool, Nafarroa Hbdea,28
LASARTE – ORIA – Zumaburuko Elizako Plaza
DONOSTIA – Tabakalera
DONOSTIA – Eskulanen etxea (Elkano Kalea, 5)
DONOSTIA – Aiton-Amonen Etxea (Intxaurrondo Zaharra)
DONOSTIA- Intxaurralde (Edificio Txara 1)
DONOSTIA- Asociación Jubiladxs Varona (Santa Bárbara 19, Altza)
OIARTZUN – (Kontzejupean, Donestebe Enparantzan)

*18H30
HONDARRIBI – (Emeki Elkartea – Molla Kalea, 1)
GASTEIZ (Judimendi parkea – Foruen Plaza)
EIBAR – Unzaga Plaza (harmailen ondoan – junto a las gradas)

LEKEITIO – Abaroa Lorategia