Prentsa oharra

% 40ko deskontua dakarte ekimenarekin bat egin duten saltoki, taberna eta jatetxeetan. Web honetan eskura daitezke: https://bonos.dssmarketplaza.eus


Ekainaren 4tik, ostiraletik, deskontu bonuen sorta berri bat aterako da salmentara, hiriko saltoki, taberna eta jatetxeetan gastatzeko. Salmenta hori abian egongo da ekainaren 30era arte. Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, adierazi duenez, “125.000 bonu izango dira donostiarren eskura jarriko direnak. 20 euroko kostua dute, baina zenbateko horren % 40a Udalak ordaintzen du, Donostia Sustapenaren bidez.

Beraz, eskuratzen dituen pertsonarentzat, amaierako kostua 12 eurokoa da. Horren helburua da kontsumoa sustatzea Donostiako tokiko saltokietan eta ostalaritzako lokaletan; sektore hori izan da pandemiak eragindako murrizteak gehien nozitu dituenetako bat”.

Oraingo honetan, saltoki eta ostalaritza (102) eta turismoko lokalen artean, 690 establezimeduak dira PREK 2021 Ekonomia Suspertzeko Planean sarturiko deskontu bonu hauetan izena eman dutenak. Aurreko edizioetan parte hartu zuten komertzioen ia bikoitza da; beraz, horrek frogatzen du ekimenak harrera ona izan duela. Edizio berri honek milioi
bat euroko zuzkidura du, eta, azkenean, 2,5 milioi euroko diru sarrerak izango dira aipaturiko sektoreetan.

Garmendiak adierazi du helburu dutela: “hiriko saltokietan eta establezimenduetan kontsumoa suspertzea; hauek zuzenean kobratzen dute zenbatekoa, bonuen salmenta gauzatzen den unetik bertatik”. Establezimendu bakoitzak 250 bonu sal ditzake gehienez.

Pertsona bakoitzak 5 bonu eros ditzake gehienez, eta establezimendu batean edo batzuetan trukatu. Bonuen balioaren epea aurtengo abenduren 31ra artekoa da.