Prentsa oharra

1.250.000 euro inbertituko dira kontrataziorako laguntzetan eta gastuak estaltzeko laguntza zuzenetan. Kopuru horri 1.000.000 euro gehitu behar zaizkio, dagoeneko salgai dauden erosketa-bonuetan erabiltzeko.

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, 2021eko PREK (Ekonomia Suspertzeko plana) planaren pakete berezi bat aktibatu du, guztira 2.250.000 euroko laguntzarekin, hiriko merkataritza eta ostalaritza sektoreentzat. Gehieneko zenbatekoa 14.900 euro artera irits daiteke establezimendu bakoitzarentzat, establezimenduek beren eskura jarritako laguntza guztiak eskatzen dituzten kasuan: zuzeneko laguntzak, erosketa bonuak eta emakumeak eta 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzak.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garmendiak, hau adierazi zuen: “laguntza hauekin, hiru helburu lortuko ditugu: jarduerari eustea, kontsumoa suspertzea eta enplegua sustatzea 45 urtetik gorako pertsonen kolektiboan. Horrela, krisia gehien pairatzen ari diren bi sektoreri laguntzen diegu: merkataritzari eta ostalaritzari”.

Ekainaren 7tik aurrera, honako hauek dira Donostiako Sustapenaren webgunean eska daitezkeen laguntzak: http://www.fomentosansebastian.eus

1.- Zuzeneko laguntzak merkataritzarako eta ostalaritzarako
Zuzeneko diru laguntzak, alde batetik, diru sarreren falta arintzeko eta gastu finkoei aurre egiteko, eta, bestetik, kudeaketa hobetzeko tresnak garatu eta ezartzeko. Merkataritza eta ostalaritza sektoreko enpresei zuzenduta daude, baldin eta zerga egoitza Donostian badute eta alta emanda badute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, epigrafe zehatzetan.

Eskakizunak ostalaritzarako:
• 9 langile baino gutxiagoko plantilla: 1.000euro
• 9 langile baino gehiagoko plantilla (gehienez 50): 1.200 euro.
• % 40ko galerak 2020ko ekitaldian, 2019. urtearekin parekatuta.

Eskakizunak merkataritzarako:
• 6 langile baino gutxiagoko plantilla: 900 euro

Laguntza oinarria kasu hauetan areagotuko da:
• %15eko igoera ostalaritzan, terrazarik ez badute edo soilik hiru mahai badituzte kanpoan.
• % 5eko igoera emakumeentzat.
• % 5eko igoera, hiriko Ekialdean egoteagatik: Altzan, Intxaurrondon, Mirakruz-Bidebietan, Egian, Loiolan eta Martutenen.Establezimendu bakoitzak 1.500 euroraino jaso ahalko ditu. Laguntzek gastu hauek ordainduko
dituzte: alokairu gastuak, autonomoak, langileak, aseguruak, hornigaien kostua, gestoria, etab.


3.- Emakumeak eta 45 urtetik gorako pertsonen kontratazioa
Kontrataziorako laguntzak ostalaritza eta merkataritza sektoreetan, emakumeak eta 45 urtetik gorako langabetuen enplegu sorrera sustatzera bideratuak.

• 3 hilabeteko kontratuentzat: gehienez 3.000 euro (% 100eko lanaldia)
• 6 hilabete edo gehiagoko kontratuentzat: gehienez 6.000 euro (% 100eko lanaldia)

Laguntza igo egingo da kasu hauetan:
• % 10 gehiago, gizon hauen kontratazioan: 55 urtetik gorakoak, edo iraupen luzeko langabetuak, COVIDek kaltetuak.
• % 15 gehiago, emakume hauen kontratazioan: 55 urtetik gorakoak, edo iraupen luzeko langabetuak, edo guraso bakar diren emakumeak eta beren kargura adin txikikoak dituztenak, Covid-ek kaltetuak.

Kontratazio horien gehieneko zenbatekoa 8.400 eurokoa izan daiteke.