Prentsa oharra

Aranetak ohiko mozio bat erregistratu du, eta Diputazioari eskatu dio ikuskapen zehatzak egin ditzala, DomusVi
taldeak kudeatzen dituen Berra eta Villa Sacramentoko egoitzetan egoiliarrei zerbitzu egokia ematen zaiela
bermatzek.


Elkarrekin Podemos-IU taldeak ohiko mozio bat erregistratu du, Udalak Domus Vi-Berra egoitzan bizi zen emakumearen senideen arretarik ezaren salaketak ikertzeko eskatu diezaion Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Horrela, Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak ekimen bat defendatuko du Maria Valiente Elkarrekin Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailearekin batera; izan ere, gaurko osoko bilkuran interpelazioa egin dio foru erakundeari arrazoi beragatik.

Aranetak gogorarazi duenez, duela pare bat hilabete salatu zituzten DomusViren eskandaluak, eta gure adinekoen zaintzak euren bizitzekin negozioa egin nahi duten enpresarien esku ezin zirela utzi defendatu zuten. Mozio horrek kontrol handiagoa eskatzen zion Aldundiari, eta aurrera egin zuen Udal Gobernuaren babesarekin.

Horregatik, Aranetak Udalbatzari eskatuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari ikuskapen zehatzak egiteko, DomusVi taldeak kudeatzen dituen Berra eta Villa Sacramento egoitzetan egoiliarrei zerbitzu egokia ematen zaiela bermatzeko.
Gainera, foru erakundeak zentroek behar bezala funtzionatzeko behar dituzten baldintzei buruzko azterketa bat egin eta argitara dezala eskatuko du (langile kopurua, horien kualifikazioa, lanaren antolaketa, etab.).

Azkenik, egoitzetako langileekin aspaldidanik dagoen lan gatazka konpontzeko behar diren ekintzak garatzeko eskatuko du, langileen lan-eskubideak eta Gipuzkoako egoitzetan bizi diren pertsonentzako beharrezko zaintzak betetzen direla bermatzeko.