Prentsa oharra

● Ekainen kasua agerian uzten du kolektibo horretako pertsonen aurkako erasoak areagotzen ari direla.
● Bartzelona edo Gasteiz, esaterako, dagoeneko ari dira horrelako ekimenak garatzen.


Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak esan du beharrezkoa dela LGTBI behatoki bat sortzea hirian. «Gero eta gehiago dira LGTBI arloko baliabideetan, aholkularitzan, giza taldeetan eta instalazioetan inbertitzen duten erreferentziazko udalerriak, eta Donostia ezin da atzean geratu».

Izan ere, gaur egun, hainbat ikerketaren arabera, kolektibo horretako pertsonen aurkako erasoak areagotzen ari dira, asteburu honetan homosexuala izateagatik jipoia jaso zuen Basauriko gaztearen kasuarekin tristeki agerian geratu den bezala. Guardia Zibil batek ‘Francis’ hil zueneko urteurrenean, iraganeko historia dirudiena, zoritxarrez, gaurkotasuna du, eta horregatik Aranetak uste du azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak behar ditugula, bai eta hainbat baliabide prestatu, inplementatu eta zabaldu ere, gizarteak egoerari buruz duen ezagutzaren beharrari erantzuteko.

Aranetak azaldu du erreferentziazko adibideak daudela Bartzelona bezalako hirietan, feminismoen eta LGTBI zinegotzigoak hainbat baliabide baititu, hala nola LGTBI arreta-zentroa, diskriminaziorik ez jasateko bulego espezifiko bat edo emakumeak artatzeko eta gizarteratzeko programa espezifiko bat, bereziki prostituzioan aritzen diren transexualitate-egoeran dauden emakumeentzat.

Hurbilago dauden udalerriek, hala nola Gasteizek, LGTBI-fobiaren aurkako behatoki espezifiko bat dute ere, «Ikusgune», homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa-sistema iraunkor bat.

Horregatik guztiagatik, Aranetak, behatokia sortzea proposatzeaz gain, udalerriko datuei buruz galdetuko dio tokiko gobernuari, baita Donostiako errealitatearen zati honen arreta, informazio eta behaketa beharrak jasotzen dituzten ezaugarri horietako programa eta baliabideei buruz ere.