Prentsa oharra

Aste gutxi barru jarriko da abian http://www.dssmarketplaza.eus Donostiako saltokientzako erosketa-ataria. Espazio publiko horretan online denda izan nahi duten saltokiek aukera dute oraindik ere eskaera egiteko eta hasierako sustapenaz aprobetxatzeko.

DSS Market Plaza Plataformak laguntza-zerbitzu bat eskaintzen die parte hartzen duten establezimenduei prozesu osoan, izena emateko prozesutik hasi eta produktuak edo zerbitzuak salgai jarri arte.

DSS Market Plaza zerbitzu digitalen eta online salmenten plataforma jarriko du martxan Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez. Donostiako txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalaren erronkari erantzun nahian sortutako proiektua da, eta izena ematen duten establezimenduek −plataforman parte hartzea guztiz doakoa da− beren produktu edo zerbitzuak sustatu eta saldu ahal izango dituzte plataformaren bitartez, eta, aldi berean, beren merkatua eta salmenta-aukerak areagotzeko aukera izango dute. Saltokien eraldaketa digitala bultzatzen duen ekimena da; horretarako, trebakuntza- eta segimendu-zerbitzu bat eskaintzen dute hainbat profesionalek, saltokien ibilbide digitalean gidari lanak eginez.

Parte hartzen duten saltokiak sare eta komunitate profesional bateko kide bihurtuko dira, deskontu-bonuen kanpainak aprobetxatu ahal izango dituzte, merkataritza-ekitaldietan parte hartu ahal izango dute, komunikazio- eta publizitate-kanpainetan parte hartu ahal izango dute.
DSS Market Plaza plataforman parte hartzeko interesa duten establezimenduek
https://ayudas.fomentosansebastian.eus/es/servicios/asesoramiento-para-empresas/dssmarket-plaza helbidean eman dezakete izena, edo info@dssmarketplaza.eus helbide
elektronikora idatzi edo 943 482800 telefonora dei dezakete