Prentsa oharra

Gipuzkoako Farmazia Banatzaileak (DFG) Akziodunen Batzar Nagusia egin zuen atzo, 2020ko kontuak eta 2021-2023 Plan Estrategiko berria onartzeko.

  • 2020ko emaitza ekonomikoa positiboa izan da, %6,48 igo baita, ekitaldian zailtasunak izan arren.
  • Farmaziako salmentak 155,4 M eurokoak izan dira, hau da, %2,75 igo dira.
  • Gipuzkoako merkatu kuota %85,21ekoa da.
  • Sozietatearen ondare garbia 23,7 M eurokoa da.
  • Farmaziaren sektoreak aldaketa prozesu sendoan jarraitzen du, eraldaketa digitalak eta farmazialarien eta pazienteen behar berriek bultzatuta.

DFGko lehendakari Fernando Echevestek eta zuzendari nagusi Juan Pierak, Gipuzkoako Farmazia Banatzaileko Administrazio Kontseilu osoarekin batera, enpresa banatzailearen egoera eta balantzea aurkeztu zuten atzo, Akziodunen Batzar Nagusian, pandemiaren ondorioz oso konplikatua izan den urte baten ondoren. Hala eta guztiz ere, lehendakariak adierazi zuenez, “GFGk Kudeaketa Planean ezarritako helburuak bete ahal izan ditu, Plan Estrategiko berri bat onartu du eta biltegi berria eraikitzen hasi da, Euskadiko farmazia bulegoei kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko”.

Dugun egoera dela eta, Batzar Nagusia modu presentzialean eta telematikoan egin zen, parte hartzea errazteko eta Covidaren segurtasun eskakizunak betetzeko, eta 50 bazkide inguru egon ziren.

Lehenik eta behin, osasun langile guztiei, oro har, eta, bereziki, farmazialariei, eskerrak eman zitzaizkien, 2020ko martxoan pandemia piztu zenetik egindako lan handiagatik, nabarmenduz farmazialariak osasun arloko profesional hurbilenak dela herritarrentzat. DFGko profesionalentzako ere izan ziren esker hitzak, “bai biltegietakoentzat, bai gure garraiolarientzat, lanaldi luzeetan ahaleginak bikoiztu behar izan baitzituzten une gogor haietan farmaziak hornitzeko, kaleak hutsik eta Covidagatik kutsatzeko beldurra hedatuta zegoenean, osasuna eta bizia jokoan jarriz, pandemiaren hasieran babes neurriak urriak zirelako eta birusaren irismena eta transmititzeko modua ezezagunak zirelako”.

DFGren eredu aparta

Bere txostenean, Fernando Echeveste DFGko lehendakaria eskerrak emanez hasi zen, Lourdes Iruretagoyena, Lourdes Iztueta, Enrique Rodriguez, Miriam Peña, Diego Sarasqueta eta Maria Echevestek osatutako Administrazio Kontseilu osoari, urte gogor eta zail honetan emandako laguntza eta ahaleginagatik.

Gainera, DFGko lehendakariak “gama osoko banaketa solidarioaren gure ereduaren” abantailak defendatu zituen, “farmazia gure estrategiaren erdigunean jarriz”. Aitortu zuen “farmaziaren egoera gero eta konplikatuagoa” delabaina, aldi berean, nabarmendu nahi izan zuenez, “pandemiak eta egungo osasun krisiak lanbide sanitarioetan jarri dute arreta, eta farmazia komunitarioaren zeregin sanitarioa erreibindikatzeko aukera historiko baten aurrean gaude”. Hala ere, “oraingoz ez gara erantzun positiborik jasotzen ari”, aitortu zuen.

DFGko lehendakariaren hitzetan, “zoritxarrez, ezin izan da garatu farmaziek pazienteen eta gizartearen alde egin dezaketen guztia, eta, askotan, komunikabideek gehiago erreparatu diote maskaren prezioaren anekdotari farmazialariek egindako lanari baino, osasungintzaren lehen kate maila diren heinean”.

“Pandemia honen kudeaketak ekarriko dituen ondorioak eta farmazia komunitarioa nola ateratzen den, horren arabera izango da gure etorkizuna”, adierazi zuen Fernando Echevestek.

DFGk 17 milioi medikamentu ontzi baino gehiago banatu zituen 2020an, eta banaketa farmazeutikoaren merkatu kuota %85,21era iritsi da Gipuzkoan, %6,44ra Bizkaian eta %1,20 Nafarroan. Unnefarren integratuta dago, eta farmazia banatzaileen ranking nazionalaren hirugarren postuan dago, %12,14ko merkatuarekin. DFGk Unnefarren lehendakaritza du 2020ko urtarriletik, erosketa eta zerbitzu zentral gisa. Zentzu horretan, Echevestek nabarmendu duenez, “proiektu bateratzaile baten buru gara, non sektore osoa sar daitekeen eta kontsumitzailea eta pazientea farmaziara online sartzeko atea izan daitekeen”.

COVID19aren aurrean

Bere txostenean, DFGko lehendakari Fernando Echevestek Covid-19aren osasun krisiaren aurrean DFGk egin duen kudeaketa azaldu zuen: “egundoko inbertsioa egin genuen stockean, eta txoke plan bat laborategi nagusiekin, eta gaur egun prezio lehiakorrak ditugu lehen unitateetatik; horri esker, farmaziek prezio lehiakorrean erosi dezakete, kantitate handiak erosi beharrik gabe. Gainera, biltegiko langileak eta txoferrak indartu genituen, hasieratik zerbitzuen kopurua mantentzeko, Gipuzkoako farmazia guztietara iristeko, eta farmazientzako finantza plan bat abiarazi genuen”, krisiagatik ez zedin inongo farmaziarik atzean gelditu.

Echevestek instituzioekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza giroa nabarmendu zuen, krisia hobeto kudeatzeko, eta, bereziki, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin izandako elkarlanaren balioa azpimarratu zuen, krisian zehar elkarrekin gidatu baitute prozesu hori guztia, eta horrek, bere iritziz, “aukera eman digu Osakidetzan eta Osasun Sailean gure lan logistiko eta tekniko handia ezagutarazteko”. Horren froga gisa, gogorarazi zuenez, “anbulatorio gutietan gripearen txertoa banatzen parte hartu genuen, eta, ondoren, Euskadin Covid-19aren aurkako txertoen biltegiratzea, zaintza eta banaketa esleitu digute modu esklusiboan. Aurtengo maiatzera bitartean 1.438.084 txerto banatu ditugu”.

PFIZER TXERTOAK GUZTIRAASTRA TXERTOAK GUZTIRAJANSSEN TXERTOAK GUZTIRAMODERNA TXERTOAK GUZTIRATXERTOAK GUZTIRA
1.035.259,00249.895,0043.500,00109.430,001.438.084,00

Txosten ekonomikoa

“Emaitza ekonomikoa positiboa izan da”, adierazi zuen Fernando Echevestek, eta %6,48 hazi dela jakinarazi zuen, Covid-19ak ekitaldian eragindako zailtasunak eta ezohiko gastuak gorabehera. Farmaziako salmentak 155,4 M eurora iritsi ziren, hau da,,%2,75eko igoera aurreko ekitaldiarekin aLderatuta, merkatua %0,49 jaitsi den bitartean. Echevestek sozietatearen ondare garbia jakinarazi zuen, hau da, 23,7 M euro.

Ondorio gisa, DFGko lehendakariak gogorarazi zuenez, “DFGrentzat funtsezkoa izango den proiektu nagusi bati heldu diogu, hau da, biltegi berria eraikitzeari, finantza egoera onarekin eta emaitzen kontu egonkor eta saneatu batekin”.

Erreferentziazko biltegia Europan

Exekuzio proiektuak 10.200 m2 eta 12 metroko altuera izango duen pabilioi bat eraikitzea aurreikusten du, eta sotoa, beheko solairua eta lehen solairua izango ditu. Horietatik, 5.300 m2 gune industrialerako izango dira (sarrerak, biltegia, bidalketak); 3.100 m2 administrazio eremurako (bulegoak, harrera, batzar aretoa eta farmazialarien prestakuntza), eta aparkaleku bat egongo da sotoan.  Hasierako diseinuari esker, gaur egun Igara eta Lanbarrenen dagoen ekoizpena %40 handitu ahal izango da.

Azkenik, DFGko zuzendari nagusi Juan Pierak kudeaketa txostena aurkeztu zuen, eta, azpimarratu zuenez, “farmaziari emandako zerbitzua nabarmen hobetu da 2020an, azken urteetako ratiorik onenak lortuta, bai fakturazioari dagokionez, bai zerbitzatutako unitateen kopuruari dagokionez”.

Pierak DFGren nortasun ikur gisa nabarmendu zuen “farmazialariarekiko gertutasuna”, eta, amaitzeko, eskerrak eman zizkien farmazialari guztiei “DFGren proiektuan jarritako konfiantzagatik eta leialtasunagatik”.

2021-2023 Plan Estrategikoa

2020ko Batzar Nagusia amaitzeko, 2021-2023 Plan Estrategiko berria aurkeztu zen, horretan aurreikusten delarik hazten jarraitzea, zerbitzua eta kalitatea hobetzea, berritzea eta etorkizunari tresna berriekin aurrea hartzea, lehiakorragoak izateko, eta, horretarako, beharrezko tresna eta baliabideez hornitzea, horien artean egonik Esku22 biltegi berria, Euskadin lidergo komertziala handitzea, DFG Innova proiektua, eraldaketa kulturala eta posizionamendu sektoriala indartzea.

Bere agurrean, Fernando Echevestek hau nabarmendu zuen: “Kontseiluan uste dugu gure etorkizunaren oinarrian dagoela independenteak izaten jarraitzea, zuen hurbileko biltegia, hemengo, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Euskadiko farmaziaren interesak babesteko eta defendatzeko”.//