Prentsa oharra

Hilabeteak daramatza abandonatuta eta lehenbailehen hasi behar dira ingurua birgaitzeko lanak.


Elkarrekin Donostiak mozio arrunta eramango du datorren asteko Osoko Bilkurara, Gipuzkoako Foru Aldundiari Añorgako bidegorriaren birgaitzeko lanak egiteko eskatzeko. Gainera, koalizio aurrerakoiarentzat funtsezkoa da behin betiko lanak egiten diren bitartean erreiaren erabilera aktibo mantentzeko segurtasun
neurriak hartzea.

Hiru hilabete baino gehiago dira Pedro Jose kalean, Añorgan, izandako mugimendu batek bidegorriaren egitura kaltetu zuela. Ordutik, pasealekurako sarbidea itxita dago, erorketa gehiago gertatzeko arriskua baitago.

Aitzole Araneta koalizioaren bozeramaileak adierazi duenez, zoritxarrez, herritarrek tarte hori erabiltzen jarraitzen dute, nahiz eta egoera txarrean dagoen eta segurtasun falta suposatzen duen. Inguruko bizilagunek salatu dute ez dietela horri buruzko informaziorik eman, eta egoera luzatzen ari dela, inolako ekintzarik gabe. Ildo horretan, Elkarrekin Donostiak adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela alternatibarik eskaini eta lanean hasteko premia defendatuko duela.