Prentsa oharra

Viopet indarkeria matxistaren biktimen animaliak aldi baterako hartzen dituen programa da.


Marta Huarte Elkarrekin Donostiako zinegotziak, kontrol mozio baten bidez, datorren asteko Osoko Bilkuran Viopet proiektuari atxikitzeko eskatuko dio Udal Gobernuari, indarkeria matxistaren biktimen animaliak aldi baterako hartzen dituen programari, hain zuzen ere.

Viopet Animalien Eskubideen Zuzendaritzatik sortu da, Covid-19ko krisiaren aurrean indarkeria matxistaren aurkako
kontingentzia-planaren esparruan. Harrera-etxeen sareak ez du animalien egonaldia kudeatzeko gaitasunik, eta, biktimentzako laguntza ezinbestekoa denez, ekimenaren helburu nagusia arazo hori konpontzea da.

Huartek adierazi du programa hori guztia genero-indarkeriari eta horrek familian dituen ondorioei buruzko hainbat estatistikek bermatzen dutela. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen % 30ek etxeko animaliak dituzte; % 59k etxetik irtetea atzeratzen dute etxeko animaliarentzat ostaturik ez aurkitzeagatik; eta emakumeen % 86k animaliaren aurkako tratu txarrak ere pairatzen dituzte, haien aurkako indarkeria mota gisa.

Horregatik guztiagatik, Huartek Udal Gobernuari eskatuko dio Gizarte Ekintza Saileko jarduera-protokoloetan sar ditzala biktimen ardurapean animaliak dauden kasuak, bai eta genero-indarkeriaren egoeretan esku hartzeko
polizia-protokoloetan ere.

Azkenik, Huartek animaliek indarkeria matxista egoeran bizi duten egoerari buruzko kontzientziazio kanpainak eta
jardunaldiak egiteko eskatuko du. Gainera, bihar, Sergio Garcia Torres Animalien Eskubideen zuzendariarekin eta hainbat elkarterekin batera Okendo Kultur Etxean ekitaldi batean egongo da.