Prentsa oharra

Jardunaldi profesional bat antolatu du asteazkenean, ekainak 30, Donostiako Miramar Jauregian, EHU/UPVren Udako Ikastaroen barruan, izenburu honekin: “Covid-19 pandemia: geldituko gara pentsatzeko”.

Sartu jardunaldiari buruzko informazioan esteka honetan klik eginda

Donostia-San Sebastian, 2021eko ekainaren 28a.- “Pandemia Covid-19: Vamos a parar para pensar” (Covid-19 pandemia: geldituko gara pentsatzeko) izenburupean, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak jardunaldi profesional bat antolatu du datorren asteazkenerako, ekainak 30, 9:00etatik 14:00etara, EHU/UPVren Udako Ikastaroen barruan. Jardunaldia COEGIren gonbidapen bat da, gelditzeko eta hausnarketa bateratu eta humanista bat egin dezagun, lasaitasunetik abiatuta, pandemian ikusitako eta bizitako guztiari buruz.

“Autokritikatik eta bestelakotasunetik abiatutako hausnarketa, premisa izanik guztiok ontzi berean gaudela eta gure egikera onetik abiatuta jardun dugula”, azpimarratu du Lehen Mailako Arretako erizain, Ikastaroaren zuzendaritzakide eta COEGIko lehendakariorde Gemma Estevezek.

Horrez gain, Pilar Lekuona COEGIko lehendakariak azpimarratu duenez, “ez dugu zalantzarik denok ondoen genekiena egin dugula. Orain ondo egin ez dugun horretan pentsatzeko eta hobeto egiteko gure esku dagoena aztertzeko unea iritsi da”.

Hori dela eta, asteazkenean, “pertsonen arteko elkarrizketa emankor bat sortu nahi dugu, bakoitzak bere lekutik, zer egin duen aztertzeko ‘biluztu’ dadin, baina, batez ere, hobeto nola egin zezakeen aztertzeko. Bizi izandako egoeratik etorkizunerako zer ikaskuntza atera ditzakegun aztertu eta egiaztatu nahi dugu”, gaineratu du Lekuonak.

Jardunaldian hizlari hauek parte hartuko dute: Rafael Bengoa, Osasun Publikoko aditua eta SI-Healtheko zuzendaritzakidea; Gurutz Linazasoro, neurologoa, Gipuzkoa Poliklinikako Alzheimer eta Parkinsoneko Terapia Aurreratuen Programako zuzendari eta VIVE biotecheko lehendakari exekutiboa; Juan Jose Alvarez, EHU/UPVko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna; Estibaliz Ruiz de Azua, kazetari eta ETB2ko asteburuko albistegietako aurkezlea;  Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatua;  Felix Zubia, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuko burua (Donostialdeko ESI); David Diaz Hurtado, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Urgentzia Orokorretako erizain eta IIS Biodonostiako Ikerketa Klinikoko Plataformako kidea; eta Lourdes Ruiz Barbarin, COEGIko aholkularitza psikologikoko psikologo arduraduna. Eneko Goia Donostiako alkateak inauguratuko du ikastaroa.