Prentsa oharra

Reyes Carrere: “Eskera handiagoa izan arren, Udal Gobernua gero eta baliabide gutxiago erabiltzen ari da”.


Ekainaren 28ko Gizarte Kontseiluan Gizarte Ekintza Sailaren urteko memoria aurkeztu zen. Besteak beste, dokumentu honek egiaztatu du 2020an 443 emakumeri laguntza eman zitzaiela sail honek martxan duen Genero indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko programa-ren barruan; hau da, aurreko urtean baino % 22,38 gehiago. Gainera, zehazten da 443 emakume horietatik 216k lehen aldiz eskatu dutela laguntza.

Zoritxarrez, feminista adituek ziotena bete da: konfinamendutik aterata ezkutuan egon den errealitate bat lehertu da. Pobreziak eta prekarietateak indarkeriazko harremanetan jarraitzera behartu ditu emakume asko, eta krisiaren estres sozialak tratu txarrak areagotu ditu, beste indarkeria mota batzuekin batera; besteak beste, ekonomikoa eta psikologikoa.

Memorian emandako datuek esaten digute, alde batetik, genero-biktimei arreta emateko programan artatutako emakumeek denbora gehiago ematen dutela programan, eta ondorioz, pairatzen duten prekarietate ekonomiko, sozial, familiar eta pertsonaleko egoera kronifikatzeko arriskua dagoela. Eta bestetik, gero eta emakume gehiagok jotzen dutela udal-zerbitzuetara laguntza eske, jasaten duten genero-indarkeriaren ondorioz.

Hala ere, aurreko urteetako memorietako datuak errepasatzen baditugu, ikus dezakegu igoera hori ez dela koiunturala, egoera pandemikoak bereziki zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeei eragiten badie ere, zerbitzu hori eskatzen duten emakumeen igoera konstantea dela azken urteetan, hurrengo taulan ikus daitekeen bezala:

Ikus daitekeenez, joera horren arabera, arazoari egiturazko ikuspegi batetik heldu beharko litzaioke, eta ez puntualki, eta, horretarako, ezinbestekoa da Berdintasun eta Gizarte-ekintzako sailetako langileei behar diren giza baliabideak, ekonomikoak eta materialak ematea, emakume horiei pairatzen duten egoeratik ateratzen laguntzeko.

Horregatik, eskaeren gorakadaren aurrean, ulergaitzago bihurtu da 2021ean Berdintasun eta Gizarte-ekintzako sailetan izandako aurrekontu-murrizketak.

Aurrekontu-murrizketa horiek aurrez aurre egiten dute talka genero-biktimei arreta emateko zerbitzuaren eskarien
gorakadarekin. Ez du inolako justifikaziorik, zenbat eta eskaera handiagoa izan, orduan eta baliabide gutxiago bideratzea.

Horiek horrela, EH Bilduk galdera hauek erregistratu ditu, datorren asteleheneko Udal batzordean Gizarte-ekintzako zinegotziak erantzun ditzan:


• Zer dela eta ez da kontuan hartu, 2021eko aurrekontu proiektuan azken urteetako goranzko joera hori, Gizarte-ekintzako sailari giza baliabide, baliabide material eta ekonomiko gehiago emateko eta, horrela, biktima diren emakume guztiei modu eraginkorrean laguntzeko? Nahikoa iruditzen zaizu Berdintasun eta Gizarte Ekintza
sailei esleitutako aurrekontua? Bestalde, gaur egungo giza baliabideak nahikoak dira emakume horiei behar bezalako arreta emateko eta bizi duten prekarietate egoeratik ateratzeko?

• Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatuaren iritziz, zergatik handitu da arreta eta laguntza zerbitzua eskatzen duten emakumeen kopurua?

• Zer aurreikuspen egiten du Udal Gobernuak 2021erako? Genero-indarkeriaren biktima diren zenbat emakumek eska dezakete laguntza? Nola indartuko da emakume hauen atentzioa aurrekontu kontinuistekin eta murrizketekin?

1 Murrizketak Berdintasun sailan 2021eko Udal aurrekontu-proiektuan. Funtsezko programetan %2,7ko murrizketak
daude. Berdintasun-teknikek argi eta garbi kritikatzen dute hori aurrekontu-proiektuaren genero-eraginari buruzko
txostenean.
◦ Genero-eragina duten aurrekontuko 40 programetatik 27 jaitsi dira; horietatik 14 partidetan % 35 baino
gehiago.
▪ Genero-ikuspegiko hirigintzan murrizketak daude kontu-sail gehienetan
▪ Emakumeen etxeko kulturarteko espazioa ezabatu dute, emakume migratzaileei zuzendua dagoena.
▪ Prostituzioari buruzko azterketa kendu dute, nahiz eta pandemia-urte honetan arrisku handiko sektore
gisa sailkatua izan (7.000 €)
◦ Indarkeria matxistaren aurkako borroka:
▪ Puntu kritikoak: 95.000 euroko murrizketa.
▪ Argiteria: 500.000 euro murriztea.
▪ Genero-indarkeriaren biktimentzako alokairu-programa kendu dute (40.000 €)

• Zure ustez, Berdintasun Sailaren aurrekontu-murrizketak eta Emakumeen Etxeak gaur egun duen espazio eskasiaren ondoriozko mugek eragin negatiboa izan dezakete emakume biktimen arretan? Nola koordinatzen da lana Emakumeen Etxearekin eta Berdintasun Sailarekin? Hobetu daiteke? Zertan?


• Zer neurri har ditzake Udal Gobernuak gizartea gure hiriko genero-indarkeriaren errealitateaz kontzientziatzeko?