Prentsa oharra

Urtearen herena, igeltsuz betetako gezurrezko bi arrautza gauez eta egunez txitatzen.

Horixe da Udal Osasun eta Animalien Ongizate Sailak Donostiako Gipuzkoa Plazako beltxarga-bikoteari ez ugaltzeko ezarri dion zigorra.

Eguzki eta Parkea Bizirik “Kukulunbera” elkarte naturalisten komunikatuak sortutako harridura eta oihartzunaren eta Marisol Garmendia arlokoko zinegotziaren erantzunare ondoren, non bigarren errunaldia ekiditeko uztailaren 28ko astera arte inkubazio hutsalaren kondena luzatuko dutela jakinarazten baita, kudeaketa egokia egiteko naturzale boluntarioek honako hau jakinarazten dugu:

  • Berez, beltxargek, ordezkatze bigarren errunaldi bat gauzatzeko ez dute joera handirik erakusten.
  • Gure inguruan beltxargek EZ dute uztailean arrautzarik erruten; beraz, ez da beharrezkoa beltxarga emearen aurkako tratu txarren modalitate hori luzatzea.
  • Ugalketa-zikloa honako hau da: martxoan eta apirilean gorteatzea eta habiagintza, apirilean eta maiatzean inkubazioa eta maiatzetik urrira arte kumeak zaintzea.
  • Uztailean eta abuztuan beltxargek lumajea aldatzen dute. LUMALDATZEA ETA INKUBAZIOA ELKARREKIN BATERAEZINAK DIRA eta ordezkatze bigarren errunaldia baztertzeko beste arrazoietako bat da. Osasun eta Animalien Ongizate Sailak alderdi hori jakin beharko luke, eta animaliaren sufrimendua uztailaren 28ra arte luzatzeko hartutako
    neurriak funtsezko informazio hau ez dakiela agerian uzten du.
  • Udararen berezkoa den bero-bolada bat beltxarga emearentzat hilgarria izan daiteke, lurrean engainatuta alferrik txitatzen 3 hilabete baitaramatza.

EZ da egia beltxarga emea maiatzaren 24ko astean txitatzen hasi zela, Osasun eta Animalien Ongizate sailak arrautzak aldatu zituenean, apirilean baizik, eta aldaketa-data eklosioen astearekin guztiz bat etorri zela, eta harrezkero, bi igeltsuzko arrautza txitatzen dituela.

  • Ez dela azaldu zer egin den eklosionatzear zeuden arrautzekin , zenbat aldiz aldaketak egin dituzten, zergatik iritzi publikoari arrautzen berri izatea debekatu zaion eta arloko zinegotziak neurriaren berri bazuen edo ezkutatu egin zioten, jendaurreko adierazpenetan harrituta eta deseroso samar agertu baitzen.
  • Bere komunikatuan “hegaztientzat arrautzak kentzeak kalterik txikiena eragitea” helburuetako bat dela ziurtatzen du. Emaitza bera lortzeko, zigorra uztailaren 28ra arte luzatzea onuragarriagoa ala kaltegarriagoa den, zuzen galdetzen diogu.
    Horregatik guztiagatik, honako hau proposatzen dugu:
  • Gipuzkoa Plazako beltxarga arruntak gure hiriaren izenean Europako erdialdeko, ekialdeko edo iparraldeko parke batera eramatea eta oparitzea, espeziearen berezko banaketaeremuaren barruan.
  • Plymouth (Ingalaterra) eta Wiesbaden (Alemania), Donostiarekin senidetuta dauden hiriak, nahi izanez gero 3 beltxargen hartzaile izan daitezke, biak baitaude beltxarga arruntaren (Cygnus olor) berezko banaketa-eremuaren barruan.
  • Proposamen honetarako, lekualdaketaren kostua arrazoizkoa izatea.
  • Gipuzkoa Plazan bertan edo Diputazioko arkupeetan jendearentzat ekitaldi akademiko bat egitea, Agur beltxargei – Kaixo basahateei izenburuarekin, beltxargak gure ingurunean naturalizatzen direnean espezie autoktonorik zaurgarrienei sortarazten dizkieten arazoak azaltzeko.
  • Ekitaldiak, Planetako gainerako bizidunekiko errespetu eta elkartasun irizpide batekin bat egitea.
  • Basahateek beltxargen lekua Gipuzkoa Plazan har dezatela.