Prentsa oharra

● Auzoko bizilagunak kezkatuta daude geltokia hobetzeko lanak egiten ari diren bitartean segurtasun faltagatik; izan
ere, batzuek trenbidea oinez zeharkatzen dute, horrek dakarren arriskuarekin.


Elkarrekin Donostiak ohiko mozio bat erregistratu du, Udaleko osoko bilkurak Renferi puntu kritikoak identifikatzeko eta Herrerako aldiriko geltokian oinezkoen pasabide irregularra blokeatzeko hesia jartzeko eska diezaion. Izan ere, geltokia berritzen ari direnetik, hain zuzen ere mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriagoa izan dadin, auzoko bizilagunak kezkatuta agertu dira oinezko batzuek trenbideak modu arriskutsuan zeharkatzea erabaki dutelako.
Lanak, aurreikuspenen arabera, 2022ko apirilera arte luzatuko dira.

Hori dela eta, Marta Huarte koalizio aurrerakoiaren zinegotziaksegurtasun neurri egokiak hilabeteko epean ezartzea eskatuko du.

Hobekuntza lanen alde daudela azpimarratu du Huartek, “are gehiago gutxieneko irisgarritasun estandarrak betetzen ez zirenean”.

Hala ere, azpimarratu duenez, “ezinbestekoa da ezbehar bat gertatu aurretik, langileek lanaldia amaitu ondoren, hesiak edo babesak jartzea, behar bezain indartuta, oinezkoak bideetatik igaro ez daitezen”.