Prentsa oharra

Haututako hamalau proiektuak Argentina, Espainia, Kolonbia, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguaikoak dira, eta horietako zazpi egileen lehen edo bigarren lanak dira.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa irailaren 20an, 21ean eta 22an egingo da, formatu hibridoan (pandemiaren bilakaeraren arabera), Donostiara joan ezin diren profesionalekin online hitzorduak antolatzeko aukerarekin.

Hauek dira Europa-Latinoamerika 10. Koprodukzio Foroan aurkeztuko diren hamalau proiektuak: Alemania, María Zanettirena; Camionero, Francisco Mariserena; Chin-gone, Johnny Marena; Cuerpo celeste / Celeste, Nayra Ilic Garcíarena; Donde comienza el río / Where the River Begins, Juan Andrés Arangorena; El porvenir de la mirada, Cristián Leightonena; El viento que arrasa, Paula Hernándezena; Espectro / Spectrum, Inés Barrionuevorena; Gente de noche / People by Night, Romina Paularena; La sucesión, Martín Kalinarena; La virgen de la Tosquera / The Virgin of the Quarry Lake, Laura Casabérena; Las muertes pasajeras / The Passing Deaths, Agustín Bancherorena; Quédate quieto / Stand Still, Joanna Lombardirena; eta Sarah, Álvaro Aponte Centenorena; proiektu horietako zazpi egileen lehen edo bigarren obra izango dira. Zazpi herrialdetatik datoz parte-hartzaileak -zazpi emakumezko zuzendariak dira eta gainontzeko zazpiak, gizonezkozak- eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria, DALE! Saria (Latinoamerika-Europa Garapena) eta ArteKino International Award golardoa eskuratzeko hautagaiak izango dira.

Aurtengo edizioan 200 proiektu aurkeztu dira, eta Industriako akreditazioa duten profesionalei irekita egongo da. Halaber, formatu hibridoa izango du aurtengo edizioak (pandemiaren bilakaeraren arabera): irailaren 20an, 21ean eta 22an aurrez aurre egingo da, San Telmo Museoan, eta asteazkenean, hilaren 22an, berriz, Donostiara etorri ezin izan duen industria akreditaziodunarekin online hitzorduak egin ahalko dira.

Foroaren edizio berri honek gai ugari biltzen ditu: arestiko historiari buruzko gogoetak, coming of age eta road trip generoetako filmak, konfinamenduan sortutako proiektuak, fikzioaren eta ez-fikzioaren arteko proposamenak eta beldurrezko film bat egiteko proposamen bat.

Zinegile hasiberri batzuen kasuan, Foroa dela-eta lehendabizikoz hartuko dute parte Donostian: Maria Zanetti film laburren egileak Alemania aurkeztuko digu; Martín KalinaLos pálidos film laburrarekin lehiatu zen Locarnon, eta La sucesión defendatuko du Donostian; azkenik, Nayra Ilic Garcíak, Cuerpo Celeste aurkeztuko digu.

Beste egile batzuen kasuan, berriz, bigarren filmetarako proiektuekin etorriko zaizkigu berriro Zinemaldira, Donostian jada parte hartu baitzuten euren lehen lanekin: Romina Paulak (Gente de noche) Horizontes Saria irabazi zuen 2019an De nuevo otra vez / Again once Again filmarekin, eta 2020an Sail Ofizialean parte hartu zuen Edición Ilimitada / Unlimited Edition film kolektiboarekin; eta Francisco Marisek (CamioneroPara la guerra / To War aurkeztu zuen New Directorsen 2018ko edizioan. Horrez gain, Agustín Bancherok (Las muerte pasajeras) eta Inés Barrionuevok (Espectro), Foroan euren proiektuen alde egiteaz gain, Zinemaldiko lehiaketa-sailetan beren film berrienak aurkeztuko dizkigute: Bancherok Las vacaciones de Hilda / Hilda’s Short Summer filmarekin parte hartuko du New Directorsen, zeina Zinema Eraikitzen (gaur egungo WIP Latam) sailetik baitator; Barrionuevo, berriz, Sail Ofizialaren Urrezko Maskorra eskuratzeko lehiatuko da Camila saldrá esta noche / Camila Comes out Tonight obrarekin, Julia y el zorro / Julia and the Fox lanarekin New Directorsen parte hartu ostean.

Beste zinemagile batzuen kasuan, Zinemaldiak lagun egin die beren lan-ibilaldian, eta euren proiektuak aurkeztuko dizkigute oraingoan. Zehazki, honako hauek dira: Joanna Lombardi (Quédate quieto), 2016an Panza de burro lanarekin parte hartu zuena Foroan; Juan Andrés Arango (Donde comienza el día), 2012an Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinaturiko La Playa jada aurkeztu zuena Zinema Eraikitzen ekimenean, baita 2014an bere X500 lana Koprodukzio Foroan ere (bi film horiek Horizontes Latinos sailerako ere hautatu ziren); Paula Hernández (El viento que arrasa), Horizontes Latinosen lehiatu zena 2019an Los Sonámbulos / The Sleepwalkers lanarekin; eta Álvaro Aponte Centeno (Sarah), 2014ko Foroan Noli obrarekin eta Zinema Eraikitzen ekimenean El silencio del viento (2016) filmarekin parte hartu zuena.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren hautaketa esperientzia luzea izanik Zinemaldian lehenengoz parte hartzen duten zinemagileen lanak osatzen dituzte: Johnny Ma (Chin-Gone), aurreko film luzeak Berlinen, Toronton eta Cannesko Semaine de la Critique atalean estreinatu zituenak; Cristian Leighton (El porvenir de la mirada) dokumentalista ospetsua; eta Laura Casabé (La Virgen de la Tosquera), Los que vuelven (2019) lanarekin Sitgeseko zinema-jaialdian zuzendari onenaren saria irabazi ondoren, beldurrezko filmerako proiektu berria aurkeztuko diguna, Benjamín Naishtaten gidoiarekin.

2021ean, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak hamargarren urteurrena beteko du. 2012an sortu zenetik, Foroak 148 proiektu hautatu ditu; horietako 70ek jada izan dute estreinaldia eta 40 nazioarteko jaialdietan hautatu izan dira, hala nola Cannesen, Berlinen, Venezian, Sundancen, Locarnon edo Donostian. Koprodukzio Forotik igaro dira duela gutxi, esate baterako, honako proiektu hauek: Akelarre, Pablo Agüerorena, Goya sarien azken edizioan 5 sari bereganatu zituena; El agente top / The Mole Agent, Maite Alberdirena,dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua 2021ean; eta La llorona, Jayro Bustamanterena, ingelesez besteko film onenaren Golden Globe sarirako izendatua. Halaber, Clara Roqueten lehen lana, Libertad, Cannesko Semaine de la Critique atalerako izendatu zuten aurten, eta La Civil, Teodora Ana Mihairena, 2016an Forotik igaro ostean, Cannesko Un Certain Regard sailean egon da eta Courage saria eskuratu du.